lunes, 16 de noviembre de 2009

Eskolako lana

Eskolan ordenagailuei buruzko lana egin izan behar dugo eta guri au tokatu zaigu


INFORMAZIO DIGITALA


Zenbaki-sistema bitarra


Zenbaki-sistema bitarra '0' eta '1' zenbakietan oinarritzen den zenbaki-sistema da.
Historia
Pingala matematikari indiarrak, K.A. III. mendean, zenbakikuntza bitarra garatu zuen 0 zenbakiaren kontzeptuaren aurkikuntzarekin batera etorriz.
Oraingo sistema bitarra Leibnizek XVII. mendean dokumentatu zuen "Explication de l'Arithmétique Binaire" artikuluan. Garai hartan, Leibnizek, 0 eta 1 zenbakiak erabili zituen gaur egun egiten den bezala.
1854. urtean, George Boolek artikulu bat plazaratu zuen zenbaki bitarrek daukaten loturak eta haiekin eragiketak egiteko logikak aurkitu ondoren. Geroxeago, Boole-n Aljebra izendatu zuten. Boole-ren aurkikuntzari esker elektronika garatu ahal izan da.

UNITATEAK


Byte
Byte bat (B ikurraz adierazten dena) ordenagailuetan datuak gordetzeko erabili ohi den unitatea da, gordetzen duen datu motarekiko independentea. Normalean 8 bitek osatutako multzoa izaten da

Kilobyte
Kilobyte konputagailuen biltegiratze ahalmenean mila (103) byte adierazten duen informazio unitatea da. Testuinguruaren arabera 1.000 edo 1.024 byte adierazten ditu.

Megabyte
Megabyte (SI-ren notaziotik eratorria mega-) konputagailuen biltegiratze ahalmenean milioi (106) byte adierazten duen informazio unitatea da. Bere laburdura MB da, baina ez da Megabit-ekin (Mb) nahastu behar.

Gibibyte
Gibibyte (giga, bitarra eta byte-ren kontrakzioa) konputagailuen biltegiratze ahalmenean 230) byte adierazten duen informazio unitatea da. Bere laburdura GiB da. 1 Gibibyte = 230 byte = 1.024 mebibyte

Terabyte
Terabyte (SI-ren notaziotik eratorria tera-) konputagailuen biltegiratze ahalmenean bilioi (1012) byte adierazten duen informazio unitatea da. Bere laburdura TB da, baina ez da Terabit-ekin (Tb) nahastu behar. Erabiltzen den testuinguruaren arabera 1024 gibibyte (informatikan) edo 1000 gigabyte adierazten du.

ASCII

American Standard Code for Information Interchange (Informazioaren Elkartrukerako Kode Estatubatuar Estandarra) alfabeto latinean oinarritutako karaktereen kodea da. 1963an sortu zuen Estatu Batuetako Estandarren Batzordeak (ASA) telegrafian erabilitako kodeen eboluzio bezala. Beranduago, 1967an, letra xeheak gehitu eta kontrol kode batzuk berriz definitu ziren, US-ASCII deritzon kodea sortuz.
Gaur egungo sistema informatiko gehienek ASCII kodea edo beronen hedapen bateragarriren bat darabilte testuak adierazi eta testua maneiatzen duten gailuen kontrolerako.
128 kode posible definitzen ditu, 32 karakteretako 4 azpitaldetan banatuta. 7 bit definitzen dira kodeko, baina erdia baino gutxiago erabiltzen ditu kontrolerako karaktereak, alfabetukoak (minuskularik gabe), zenbakizkoak eta puntuaziozkoak definitzeko. Abantaila nagusia, estandar bat izateaz gain, kodeen hurrenkera alfabetikoa da.
Normalean ASCII kodea 8 bit-etara zabaltzen da, kontrol bit bat gehituz, parekotasun-bita deritzona.
ASCII deitzen zaio 8 bit-en bitartez karaktere gehigarriak definitzea ahalbidetzen duen ISO-8859-1 estandarrari ere, baina ez da egokia erabilpen hau.

TRANSFERENTZIA ABIADURA
Kilobyte segundoko
KB/s edo Kilobyte segundoko segundo batean kilobyte bat edo 1.000 byte edo 103 byte adierazten du. Datu transferentziaren abiadura adierazten duen unitatea da. Informatikan erabiltzen da gehien bat.

Megabyte segundoko
MB/s edo Megabyte segundoko segundo batean Megabyte bat edo 1.000 Kilobyte edo 1.000.000 (106) byte adierazten du. Datu transferentziaren abiadura adierazten duen unitatea da. Informatikan erabiltzen da gehien bat.